Sare sozialak poemez betetzeko deialdia egin dute Poesiaren Munduko Eguna ospatzeko

Sare sozialak poemez betetzeko deialdia egin dute Poesiaren Munduko Eguna ospatzeko Instagramen, Twitterren edo Facebooken poesiarekin lotutako bideo edo argazkiren bat argitaratzeko gonbita egin dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sare-sozialak-poemez-betetzeko-deialdia-egin-dute-poesiaren-munduko-eguna-ospatzeko/@@download/image/FrVCNo0X0AEarrM.jpeg
2023/03/21
Instagramen, Twitterren edo Facebooken poesiarekin lotutako bideo edo argazkiren bat argitaratzeko gonbita egin dute.
Sare sozialak poemez betetzeko deialdia egin dute Poesiaren Munduko Eguna ospatzeko

Poesiaren Munduko Eguna da gaur eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak #EdertasunaZabaldu ekimena jarri du martxan, gipuzkoarrek sare sozialak errezitatutako olerkiz  edota poema batzuen argazkiz bete ditzaten. 

Herritarrek partekatutakoez gain, Gipuzkoako gizartearen eremu guztietako hogei ordezkari baino gehiagoren bideoak ere zabaltzen ari dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Kultura, zientzia, gastronomia, politika, kazetaritza, lankidetza edo kirolaren arloko pertsona ezagunak ari dira parte hartzen, tartean Lucia Lacarra dantzaria, Elena Arzak sukaldaria edo ADEGIko presidente Eduardo Junquera.

Deskontuak liburu-dendatan
Lurralde osoko 40 liburu-dendak ere bat egin dute ekimenarekin eta % 5eko deskontua eskainiko dute poesia-liburuetan. Horietatik hogeita bi liburu-denda Donostiakoak dira, bi Errenteriakoak, Irungoak eta Andoaingoak, eta bat Pasaiakoa, Hernanikoa, Villabonakoa, Beasaingoa, Tolosakoa, Arrasatekoa, Bergarakoa, Eibarkoa, Zarauzkoa eta Elgoibarkoa.