Sare sozialak NAN-arekin lotuta, segurtasunaren izenean

Sare sozialak NAN-arekin lotuta, segurtasunaren izenean Maiatzean errealitate izango da; Espainiako Gobernuak Passenger Name Report (PNR) programa jarriko du martxan, sare sozialak gure nortasun agiriari lotzeko. Segurtasun handiagoa ala askatasun murritzagoa? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sare-sozialak-nan-arekin-lotuta-segurtasunaren-izenean/@@download/image/espion.jpg
2018/02/23
berria
Maiatzean errealitate izango da; Espainiako Gobernuak Passenger Name Report (PNR) programa jarriko du martxan, sare sozialak gure nortasun agiriari lotzeko. Segurtasun handiagoa ala askatasun murritzagoa?

Iritsi da Anaia Handia, eta ez, ez gara Telecinco kateko programaz ari. Espainiako Gobernuak aurtengo maiatzean jarriko duen lege berriak bizarrak zutik jarri dizkigu; antza denez, Passenger Name Report (PNR) programaren bidez, gure sare sozialak nortasun agiriarekin lotuko dituzte aurrerantzean.

 

 

Neurri hau ez du Espainiako Gobernuak asmatu; AEBetan eta Europan dagoeneko funtzionatzen hasi den sistema da. Terrorismoaren aurkako neurria omen da, herritarren segurtasuna bermatzeko; baina kontuz hemendik aurrera Facebook, Instagram, Twitter, WhatsApp eta bestelako sareetan partekatzen duzunarekin!

 

 

Izan ere, hemendik aurrera gobernuak ez du soilik jakingo zein ondo pasa duzun udako oporretan Ibizan; lege berriarekin, zutaz jakin daitekeen guztia ezagutuko du, baita zure kreditu txartelaren zenbakia, zure emailetan idazten duzuna edo Interneten zure inguruan egon daitekeen bestelako edozein datu.

 

Gainera, terrorismo arriskua egon ala ez, berdin-berdin espiatuko gaituzte, salbuespenik gabe. Ongi etorriak Anaia Handira.