Sare sozialak betirako abandonatzeko 10 arrazoi

Sare sozialak betirako abandonatzeko 10 arrazoi Utzi egiten zabiltzana eta ezabatu zure kontu guztiak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sare-sozialak-betirako-abandonatzeko-10-arrazoi/@@download/image/JaronLanier_2018-embed.jpg
2019/08/16
berria
Utzi egiten zabiltzana eta ezabatu zure kontu guztiak!
Sare sozialak betirako abandonatzeko 10 arrazoi

Instagram. Snapchat. Facebook. Twitter. Berdin du, denak dira kaltegarriak zure osasun fisiko zein mentalarentzat. Eta bestela, egin hausnarketa; ez al zinen zoriontsuago sare sozialen menpe bizi aurretik?

Lasai, ez zaude bakarrik. Geroz eta gehiago dira sare sozialekin nazkatuta amaitu dutenak. Tartean, Jaron Lanier, Microsoften lan egiten duen zientzialari ospetsua. Bera da, hain zuzen egun ezagutzen dugun unibertso digitalaren egileetako bat; baina bere sorkuntza sakon ezagutu ondoren, betirako abandonatu ditu sare sozial guztiak.

Lanier beraren hitzak dira honakoak: "Sare sozialak baztertu ditut, drogen antzera, min egiten didatelako". Hauek dira zientzialariaren esanetan sareak oraintxe bertan abandonatzeko hamar arrazoi nagusiak:

1) Aukeratzeko askatasuna galtzen ari zara.

2) Sare sozialak uztea egungo gizartearen zoramenari aurre egiteko modu eraginkorrena da.

3) Sare sozialek ergel bihurtu zaituzte.

4) Sare sozialak egia suntsitzen ari dira.

5) Sare sozialen eraginez, adierazi nahi duzun horrek garrantzia galdu du.

6) Sare sozialek enpatia sentitzeko gaitasuna ere suntsitu dute.

7) Sare sozialek zorigaitz bihurtu zaituzte.

8) Sare sozialek ez dute nahi zuk duintasun ekonomikoa izatea.

9) Sare sozialen erruz, politika egitea ezinezko bihurtu da.

10) Sare sozialek zure arima gorroto dute.