Sare antifaxistak lan eguna antolatuko du datorren larunbatean hilak 9 Leioako Udondo gaztetxean

Komite Internazionalisten eta Askapenaren eskutik, Maputxe herriaren borroka izango da jardunaldiaren ardatzetako bat.
Arrazaren eta inperialismoaren aurkako lan eguna mamituko dute Udondon.
Goizean goizetik, zirkuitu alternatiboetan mugitzen diren kolektiboek beren materiala esposatu eta eskainiko dute gaztetxean. Dagoeneko hitzartutakoez gain beste edozein ekimen independentek ere bere materiala aurkeztu eta banatu nahi badu, antifaxista.ekintza@gmail.com helbidera mezua bidalita jar daiteke antolatzaileekin harremanetan.
12:00ak aldera hasiko da eguneko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Maputxe herria: historia eta gaur egungo borroka izenburupean, Komite Internazionalistek eta Askapenak hitzaldi informatiboa emango dute izaera ukatuta duen Hego Amerikako herri honi buruz. Txileko gobernuak Asel Luzarraga euskal idazlearen aurka abiaturiko auziaren harira, azken aldian ohi baino gehiago entzun dugu maputxeei buruz.
15:00etan bazkaria izango da, eta 19:00etatik aurrera kontzertuak. 121 Krew, Goienetxe Anaiak eta Norte Apache taldeak igoko dira oholtza gainera. Serrera: 4.