Erresuma Batuko poliziak misoginiak bultzatutako delituak gorroto delitu bezala erregistratuko ditu

Britainiar gobernuak indar polizialei emakumeen aurkako delituak gorroto delitu bezala aztertzeko exijituko die. Neurri berriaren helburua misoginiaren edozein informazio lege prozesu zabalago batean txertatuta ikertzea da.
Oraingoz, izaera esperimentala izango du. Honela, biktimaren sexuan oinarritutako edozein delitu, izan jazarpena edo delitu sexuala, gorroto delitu bilakatuko da. Honela, emakumeen aurkako delituak gorroto delitu bezala erregistratzeak arazoaren larritasuna hobeto ulertzen lagunduko du eta baita delitu hauek aurreikusten ere, hori uste du behintzat Stella Creasy diputatu laboristak.
Sarah Everard-en erahilketa inflexio puntua
Sarah Everard polizia batek bahitua eta eraila izan zen. Jazoera lazgarri honek sortu duen haserreak ekarri du aldaketa hau. Ikusi beharko da eraginkorra suertatzen den ala ez, argi dagoena da aurrera pauso bat dela, txikia bada ere, emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko.