Saoirse Ronan: Irakurle maite

Bati baino gehiagori ezaguna egingo zaio hitza. Saoirse. Askatasuna, irlandar gaelikoz. Askatasuna bilatzeko, aurkitzeko, sentitzeko hamaika modu egon daitezke. Saoirse Ronanek badu berea: literatura.
Umetatik irakurtzea du gustoko, beste mundu batzuetan galtzea, inongo loturarik gabe sentitzea. Eta literaturaren eskutik etorri zaio Saoirseri aukera, gela ilunean dagoen ikuslea beste mundu batzuetara eramateko aukera, eguneroko loturetatik aske sentiarazteko aukera. Zinema.
Times aldizkariaren hitzetan, Ian McEwanen Atonement (2001) eleberria inoiz idatzi diren 100 eleberririk onenen artean dago, eta zalantzarik gabe, Briony Tallisek pertsonaia gutxik bezala erakusten du nerabe batek maitasuna, jelosia eta erruduntasuna nola bizi dituen. Gauzak horrela, Joe Wright zuzendariak bazekien Keira Knightleyk ikusleak ziurtatuko zituela, baina filmaren sinesgarritasuna Brionyren pertsonaian zegoela. Eta aditu zein zaleak liluratuta.
Osaba Oscar tartean. 2007ko bigarren mailako aktorerik onenaren sarirako izendapena, hamahiru urterekin. Hala, zinearen munduan eraztun ahalguztidunaren jaun den Peter Jacksonek bere proiektu txiki baina kuttunetako batean nahi izan zuen, The Lovely Bones (2009) drama fantastiko bezain gordinean. Alice Sebolden eleberri arrakastatsuaren moldaketak oro har kritika ezkorrak jaso zituen, baina Saoirseren lana aho batez laudatu zuten.
Hilabete honetan, hiltzaile gupidagabea izateko hezia izan den Hanna hamasei urteko neskaren azalean ikusiko dugu, Eric Bana eta Cate Blanchetten alboan, Joe Wrighten esanetara beste behin. Eta bigarrenik ez omen dagoenez hirugarrenik gabe, zuzendari ingelesak aurki errodatuko duen Tolstoiren Anna Kareninan ere izango da. Hori gutxi balitz, azken urteetan errekor guztiak hautsi dituen Twilight banpiro sagaren oinordekoan, Stephanie Meyeren The Host (2008) eleberriaren egokitzapenean protagonista izango da, Kristen Stewarten lekua hartuz. Ezer gehiago? Eskatzea libre da. "Peter Jackson jauna, The Hobbit delako horretan lekurik?"
Izena: Saoirse Una Ronan
Ezizena: Sersh
Jaioteguna: 1994-04-12
Jaiolekua: New York (AEB)
Animalia: Sassy izeneko border colliea
Musika taldea gustokoena: Fleetwood Mac
Youtubeko bideo bat: Charlie bit my finger
Aktore kuttuna: Keira Knightley
Eleberri maiteena: The Secret of Platform 13 (Eva Ibbotson)
Maite du: Irakurtzea
Gorroto du: Animalien aurkako indarkeria

Nortasun Agiria