Santurtziko La Kelo gaztetxean, jai giroan

Santurtziko La Kelo gaztetxean, jai giroan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/santurtziko-la-kelo-gaztetxean-jai-giroan/@@download/image/20104144713La_Kelo_gaztetxea_.jpg
2012/12/13
berria
Santurtziko La Kelo gaztetxean, jai giroan
XI. urtemuga ospatuko dute datozen egunotan. Hilaren 16an, barikuan, txupinazoa botako dute eta kalejira izango da orkestra baten musikagaz. Hurrengo egunetan, kontzertuak, film laburren emanaldiak eta herri jolasak izango dira, besteak beste.

Hona hemen egitarau osoa:

Hilak 16, barikua
19:11 Txupinazoa, parrillada eta ardo iturria
21:11 Kalejira Orkestrarekin

Hilak 17, zapatua
12:11 Ginkana
14:11 Herri bazkaria
17:11 Herri jolasak
18:11 Herri askaria
20:11 Ska kontzertua: Itziarren Semeak + Skakeitan

Hilak 18, domeka

18:11 Zinema: film laburren emanaldia

Hilak 19, ilena
20:11 "Burdinen arteko herria": EPPK - Euskal Preso politikoen Kolektiboaren historia

Hilak 20, martitzena

19:11 Okupazioaren alde legalari buruzko hitzaldia, Bilboko Okupazio Bulegoarekin

Hilak 21, eguaztena

20:11 Hitzaldia: Kontsumo arduratsua. Baserritik kalera elikadura subiranotasunerantz; EHNE sindikatuaren eskutik.

Hilak 22, Eguena
19:11 "Portusound" liburuaren aurkezpena

Hilak 23,  barikua jardunaldi antidesarrollista

18:11 Mendi buelta etnobotanikoa: ezagutu zeure inguruko landareen erabilera
22:11 Antzerkia
23:11 Kantautorea: Meren

Hilak 24, zapatua (urteurrena!!!)
12:11 Herripoteoa
14:11 Bertso-bazkaria jokin castaños eta manu goioganarekin
17:11 Herri kirolak
19:11 Gaztetxearen eta auzoaren aldeko manifestazioa
20:11 Kontzertuak: Governors + Anger + Gailur