Santurtziko Antzerki jaialdiak hemezortzi ikuskizun eskainiko ditu guztira

Santurtziko Antzerki jaialdiak hemezortzi ikuskizun eskainiko ditu guztira Abenduaren 3ra bitartean, 'Redada familiar', 'Finlandia', edota 'Hondamendia' antzezlanak ikusi ahal izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/santurtziko-antzerki-jaialdiak-hemezortzi-ikuskizun-eskainiko-ditu-guztira/@@download/image/hondamendia.jpeg
2022/11/04

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Abenduaren 3ra bitartean, 'Redada familiar', 'Finlandia', edota 'Hondamendia' antzezlanak ikusi ahal izango dira.
Santurtziko Antzerki jaialdiak hemezortzi ikuskizun eskainiko ditu guztira

Atzo abiatu zen Santurtziko Antzerki Jaialdiaren 43. edizioa, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta protagonista dituen Sexberdinak antzezlanarekin, eta hemezortzi ikuskizun izango dira guztira abenduaren 3ra bitarte. Emanaldietan denetik izango da: umorea, komedia bihurtutako tragedia greziarra, musika, zirku-arteak eta bestelakoak.

Gaur, Redada familiar izango da, Interneten gertatzen den jazarpena eta pribatutasunaren suntsiketa lantzen dituen komedia katartikoa. Bihar, larunbata, Titzina Teatro konpainiak Buho antzezlana taularatuko du, amnesiaren drama eta oroitzapenak berreskuratzeko oroimenaren barruan egin beharreko bilaketaren ingurukoa. Igandean, berriz, Emilia Pardo Bazánen La Tribuna eleberrian oinarritutako Cigarreras eskainiko dute. 

Azaroaren 24an Axut! eta Artedramaren Hondamendia ikuskizuna izango da, eta bertan Zaldibarreko zabortegiaren tragediaren historia erakutsiko dute,  pandemia eta haren ondorioekin batera.

Beste antzezlan hauek ere ikusi ahal izango dira: Las bingueras de Eurípides; Pascal Ramberten Finlandia, Irene Escolar eta Israel Elejalderekin; Ay Carmela, Pepon Nieto eta Maria Adanez antzezleekin; La Chivata Teatro konpainia gaztearen Particulares y patios; maitasunetik desamodiorako bidea egiten duten Oceania; Juan Etxanobe protagonista duen Ser o no ser komedia; Juan Diego Bottoren Una noche sin luna bakarrizketa; P6 gazte konpainiaren Rey desnudo, chico muerto; eta Lola Herrera, Ana Labordeta eta Lola Baldrich aktore dituen Adictos antzezlana.

Egitarau osoa hemen dago kontsultagai.