“SANTOGOLD”

“SANTOGOLD” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/santogold/@@download/image/86p72Santogold.jpg
2008/06/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
SANTOGOLD
86.zenbakia
“SANTOGOLD”
Etengabe garatzen ari den musika munduan, eguneroko errutina apurtzen duten musikari eta diskoak azaltzen dira tarteka. Santogolden lehen iraupen luzeak dohain horiek ditu. M.I.A. eta Diplok zabaldutako bideari jarraituz, lehendik ezagunak ditugun osagaiak era berritzailean nahasten ditu, eta haize freskoa dakar. Electro, dancehall, funk, pop eta imajina ezin ditzakegun estiloen eragina antzematen da, guztia 80ko hamarkadako estetikarekin. Bestalde, hor daude Spank Rock taldeko Naeem, Switch eta Trouble Andrew, eta Bad Brains eta Steel Pulse taldekoen kolaborazioak. Linealtasuna gustuko ez duen entzulearentzat aproposa, kanta bakoitzak izaera propioa baitu. Bitxia.