Santa Graziko gazteek hartu dute Maskaraden lekukoa

Santa Graziko gazteek hartu dute Maskaraden lekukoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/santa-graziko-gazteek-hartu-dute-maskaraden-lekukoa/@@download/image/201112234464maskaradapitxu3.jpg
2012/12/13
berria
Santa Graziko gazteek hartu dute Maskaraden lekukoa
Gamere-Zihiganekoek 2012an Maskaradak ez egitea erabaki ondotik Santa Grazikoek hartu dute lekukoa Zuberoari omenaldia egiteko urtero antolatzen duten festaren antolakuntzan.



Inauterietako astean abiatu izan da urtero-urtero Zuberoan maskarada, Musika dantza eta bertsolaritza uztartzen dituen festa. Zuberoako herri baten esku izaten da festaren antolakuntza, eta lau hilabetez luzatzen da.
1954. urtean hasi ziren zuberotarrak Maskarada ospatzen eta aurten, Gamere-Zihinganekoen txanda bazen ere, ezbehar baten ondorioz bertan behera utzi eta maskadarik gabeko urtea izatea erabaki zuten.
Aste honetan berriz, Zuberoako festan hutsunerik ez izateko, Santa Grazikoek lekukoa harrtu eta datorren urtean, 2013an, Gamere-Zihinganen txanda izatea proposatu dute.