'Sans Nom Sarea' dokumentala Iruñean ostegunean

'Sans Nom Sarea' dokumentala Iruñean ostegunean Bigarren Mundu Gerran mugaren alde batetik bestera pasatzeko Mendibe eta Orbaizeta artean izandako sare klandestinoetako baten berri ematen du ikus-entzunezkoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sans-nom-sarea-dokumentala-irunean-ostiralean/@@download/image/reseau-12.jpg
2022/01/11

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bigarren Mundu Gerran mugaren alde batetik bestera pasatzeko Mendibe eta Orbaizeta artean izandako sare klandestinoetako baten berri ematen du ikus-entzunezkoak.
'Sans Nom Sarea' dokumentala Iruñean ostegunean

Iruñeko Kondestablearen Jauregiak Sans nom sarea dokumentalaren euskarazko proiekzioa egingo du ostegunean, hilak 13, 19:30ean. 2019an egindako dokumentalak Bigarren Mundu Gerran mugaren alde batetik bestera pasatzeko izandako ihes sare klandestinoetako baten ingurukoak kontatzen ditu 33 minutuan. 

1942an, II. Mundu Gerra erdian, Alemania naziak Frantzia okupatu zuen. Erresistentziak ihes sare ugari jarri zituen martxan, jendeari Europa nazitik aliatura ihes egiten laguntzeko. Hauen artean, Mendibe-Orbaizeta artean sekretuan jarduten zuen ihes sarea zegoen, izenik ere ez zuena. Sareak nola funtzionatzen zuen azaldu nahi izan dute dokumentalean egileek, eta protagonista izan zirenak ezagutarazi. Horretarako, protagonisten seme-alaba eta ilobetako batzuk elkarrizketatu dituzte: Karine Becker, John Morgan, Meg Ostrum, Boris Pomeantzeff, Beñat Urruty, Claire Schepens eta Bernard Vernieuwe. Errelato historikoa eta pertsonala uztartu dituzte eta hainbat elementu uztartzen dira bere baitan: espioiak, sare klandestinoak, kontrabandoa, elkartasuna, erresistentzia, esperantza…

Bira Produkzioak ekoiztetxeak ekoiztutako dokumentala Beñat Iturriozek errealizatutakoa da, Eñaut Tolosaren gidoiarekin. Iturrioz Historian Lizentziatua eta Magisteritzan Diplomatua da, arkeologian eta musikagintzan aritua eta, horretaz gain, hainbat ikus-entzunezko proiektutan parte hartu du gidoigile, ekoizle edo zuzendari lanetan. Katihotsak Elkartearekin, Ataun Of The Dead trilogia osatzen duten Ataun Of The Dead (2011), Joxean ́s Hil Eben (2014) eta Napardeath (2019) filmeak sortu eta idatzi ditu. Dokumentalgintzan berriz Euskal Balezaleen Triskantza (2016) eta Sans Nom Sarea (2019) zuzendu ditu. Egun, Bira Produkzioak ikus-entzunezko kooperatiban egiten du lan, zuzendaritza, errealizazio eta edizio lanetan.

Sarean ere ikus daiteke dokumentala euskarazko azpitituluekin.