Sanferminetan laguntza emateko aplikazioa

'AlertCops San Fermin' aplikazioa sortu berri dute sanferminetan zehar gertatu daitezkeen eraso sexisten aurrean laguntza emateko.
Erasoaren momentuan alarmari eman eta honek geolokalizazioaren bidez zure kokapenaren berri emango dio gertuen dagoen polizia patruilari.
Aplikazioa euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez deskargatzeko aukera dago eta irudiak zein bideoak bidaltzeko aukera ematen du eraso edo lapurreta bat gertatzen den bitartean.
Google Play zerbitzuaren bidez doan jaitsi daiteke edozein mugikorretan.