Sanferminak igarota, karmenak nonahi

Euskal Herriko hainbat txokotan ospatuko dituzte Karmengo jaiak: Barakaldon, Santurtzin, Santutxun, Donostiako Kaian eta Añorgan... Toki horietan guztietan kontzertu andana izango da.
Barakaldon Ojos de Brujo taldeak joko du herriko plazan bihar, ostiralean Doctor Deseoren txanda izango da eta larunbatean O'Funkillo etxeko Hamar taldearekin igoko dira Lasesarreko eszenatokira. Herriko plazan, berriz, Sinkopek, Jorge Salanek eta Campillok joko dute larunbatean.
Santutxun, The Cherry Boppersek joko du ostegunean eta Esne Beltzak, Chalwa Bandek eta Bilbomatiksek ostiralean.
Donostiako Kaian ere joko du Doctor Deseok. Bihar ariko da Bilboko taldea, Blaka eta EH Sukarrarekin batera.
Pasaian, Trintxerpen Harrika taldeak joko du larunbatean.
Besteak beste, Zestoan, Alegian eta Markinan ere festetan murgildurik dabiltza egunotan.