Sanferminak aurten ere ez

Sanferminak aurten ere ez Iruñeko alkateak ofizialki adierazi du 2021 honetan Sanferminak ere bertan behera geldituko direla. Hori bai, aipatu du kultur eta aisialdi programa bat prestatzen ari direla jaiak ordezkatzeko. Gasteizen ere San Prudentzioak ez dira ospatuko, aurreko urtean bezalaxe. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sanferminak-aurten-ere-ez/@@download/image/1619427619_424841_1619431170_noticia_normal.jpg
2021/04/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Iruñeko alkateak ofizialki adierazi du 2021 honetan Sanferminak ere bertan behera geldituko direla. Hori bai, aipatu du kultur eta aisialdi programa bat prestatzen ari direla jaiak ordezkatzeko. Gasteizen ere San Prudentzioak ez dira ospatuko, aurreko urtean bezalaxe.
Sanferminak aurten ere  ez

Enrique Maia Iruñeko alkateak atzo adierazi zuen 2021eko Sanferminak bertan behera geratuko direla. Egoera epidemologikoak behartuta ziurtatu du ezinezkoa dela jaiak modu ziur batena ospatu ahal izatea. 

Hala eta guztiz aitortu du nahi gabeko erabakia izan dela festarik ez egitea. Hori dela eta, sanferminetako aurrekontua erabiliko du kultur eta aisialdi programa bat antolatzeko. Honela, kultur eta kirol arloko hainbat ekitaldi ospatuko dira ekainetik irailera bitarte, alkatearen hitzetan jendeak hala eskatzen duelako, eta baita kulturaren sektoreak behar duelako ere. Hori bai, zezenketak antolatzeko aukera, oraingoz behintzat, baztertu egin du. 

Honenbestez, alkateak adierazi du datorren urtean ospatuko direla Iruñeko festak: Hiru bider ospatuko ditugu sanferminak, prozesioaz gozatuko dugu, jotak entzun eta haurrak erraldoiak ikustera eraman.