San Telmo Gazteak sortzeko ideagintza-saioak egingo dituzte Donostian
18 eta 35 urte bitarteko pertsonek San Telmo museoaren inguruan dituzten beharrei eta gustuei buruzko ideiak partekatzeko, ideiagintza saioa egingo dute ostiralean, hilak 18, museoan bertan. OMMA ikasle elkarteak sortu eta dinamizatuta, eta San Telmo Museoarekin lankidetzan, iritzi-trukaketa honen helburua gazteentzat museoko esperientzia pertsonalizatua eta erakargarria izango den eduki-lerro batera hurbiltzea da, hau da, San Telmo Gazteak sortzea.
Saioan parte hartzen dutenek Baginen Bagara erakusketara bisita gidatua egiteko aukera izango dute, eta baita Gabriela Cendoya bildumagilearekin argazki-liburuen bildumara bisita esklusiboa ere. Horretaz gain, martxoaren 5ean, Saioa Alkaiza eta Miren Artetxek, Maite Berriozabal gai-jartzailearen gidaritzapean, egingo duten bertso-saiorako eta martxoaren 10ean egingo den Rosario Escuderoren Flamenco experimental saioetarako sarreren zozketan ere parte hartuko dute.

Topaketa arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara izango da, eta 25 leku izango dira guztira. Interesa duenak formularioa bete eta sara.martinezz@alumni.mondragon.edu helbidera bidali beharko du. Izena emateko epea bihar gauerdian amaituko da.


