San Quirico

San Quirico https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/14
kritika
Testua: Leire Palacios
Karidadeko Benta
169.zenbakia
San Quirico
Orkestra ibiltaridun filosofia zuen talde zumaiarrak lau urtetan hiru disko eman zituen. Hitzetik hortzera bertsolaritzaren gaineko telebista saioak erein zuen hazia: gidaria zen Jon Maia, eta harekin taldean Jon Manzisidor (Gora Japon), Inaxio Tolosa (Kokakola eta barea), Aran Santamaria, Imanol Manterola, eta Domentx Uzin. San Quirico izeneko diskoa da loratutako azken fruitua. Les Ogres de Barback edota Zezenaren taldea burura ekarri dakizkigukeena, besteak beste. Egia esan, euskal musika etnikoa mapan jarri zuten zoragarriki, eta gogoan izateko disko puska honek lantzean behin erreskatuta izatea merezi du.