San Frantzisko hiriko eskoletatik konkistatzaile espainiarren izenak ezabatu dira

Hori horrela, orain arte konkistatzaile espainiarren izena zeramaten 44 eskolei izena aldatu die eta arrazista eta zapaltzaileak ziren hainbat eta hainbat figura ezabatu ditu. Eskola bakoitzak apirilera arte izango du aukera izen berri bat proposatzeko eta hau San Frantzisko hiriko batzordeak onartua izan beharko du.
Azpiratuak eta esklabizatuak izan ziren gizakiak, emakumeak zapaldu ziren, aurrerapen soziala eten zuten edota euren ekintzek genozidiora eraman zituzten hainbat pertsona zein kultura, euren askatasuna erauziz, azaldu zuen batzordeak bere erabakia justifikatzerako garaian.
George Floyd-en erailketaren ondren munduko hainbat hirietako monumentuak erretiratuak izan ziren, arrazismoa eta herrienganako indarkeriaren ordezkari baitziren. San Frantziskon bertan, adibidez, Cristóbal Colón-en estatua bat gorriz margotu zuten manifestariek pasa den urtean. Ezabatuak izango diren zenbait izen espainiar hauek dira: Pedro de Alvarado, Vasco Núñez de Balboa, Sánchez, Ulloa y José Ortega, besteak beste.
Alta, eskolen izenak aldatzearen erabakiak polemika sortu du. Ekimenaren bultzatzaileek diote ezabatuko diren izenak esklabotasunekin, zapalkuntzarekin eta arrazismoarekin lotura izan zutenak direla, ez bailukete honelako pertsonen izenek eskola baten ikur izan behar.
Horren aurrean, erabakiaren aurka azaldu direnek diote errebisionismo historiko muturrekoa dela ariketa hau. Gainera, ez dute begi onez ikusten ezabatuko diren izenen artean George Washington eta Abraham Lincoln presidenteak ere egotea, mendeetan zehar estatubatuar proiektuaren funtsa ordezkatu baitute.
Ezabatuak izango diren izenen artean egungo Kaliforniako senataria den Dianne Feinstein-ena ere badago, zeinak bandera konfederatua baimendu zuen San Frantziskoko alkate izan zen urteetan. Izen eta monumentu hauek kentzearen aldeko argumentuaren arabera, ikur historiko horrek ez ditu herrialdeko komunitate afroamerikarrak ez aitortu ezta babesten ere. Finean, helburua konkistatzaile eta politiko hauek idolo bezala hautemateari uztea baita.