San Ferminetako kartel finalista, Banksyri keinuka

San Ferminetako kartel finalista, Banksyri keinuka Hauek dira aurten Iruñeko jaiak ordezkatzeko aukeratutako zortzi kartel finalistak. Aukeratu gehien gustatzen zaizuna! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/san-ferminetako-kartel-finalista-banksyri-keinuka/@@download/image/1_el_arte_esta_en_la_calle-820x1171.jpg
2019/04/17
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hauek dira aurten Iruñeko jaiak ordezkatzeko aukeratutako zortzi kartel finalistak. Aukeratu gehien gustatzen zaizuna!
San Ferminetako kartel finalista, Banksyri keinuka

Banksy Kaleko artista arrakastatsuaren “Girl with ballon” obra suntsituak inspiratu du Iruñeko jaietako aurtengo lehen kartel finalista. Guztira zortzi aukeratu dituzte finalerako; María Tellechea komunikazio adituak, Marisa Mantxola diseinu grafikoan adituak, María José Recalde, artista plastikoak, Carlos Cenoz, artista urbanoak, Javier Eguiluz artista plastikoak eta Javier Manzanos Arte Plastikoen udal teknikariak osatutako epai mahaiak erabaki dute aurtengo kartel finalisten zerrenda. Iruñeko San Fermin jaietako kartel ofizialaren irabazleak 3.600 euroko saria jasoko du.

Dagoeneko irekita dago bozketa, apirilaren 30a arte. Zein da zuretzat originalena?

BOZKATZEKO:

Web orritik: Iruñeko Udala

Telefonoz: 948 42 01 00

1. El arte está en la calle

2. Unicidad

3. Ayer soñé con un 6 de julio

4. Tras de ti

5. Marea de sentimiento

6. Skyline

7. Zaldiko

8. ‘Txist-jazz,Yeah!’