Samurai VS Zombies

Samurai VS Zombies https://www.gaztezulo.eus/albisteak/samurai-vs-zombies/@@download/image/samurai_vs_zomb_1367313682.jpg
2013/05/06
kritika
Testua: Sergio PeÑa @Segixnet (www.larrabetzu.org/sergio)
Plataforma: Android
140.zenbakia
Samurai VS Zombies
Japonia feudaleko samurai bat izango gara eta gure herria zonbi hordengandik defendatu beharko dugu. Horretarako, hainbat aliaturekin batera egingo dugu lan: baserritarrak, gerlariak eta arkulariak. Honetaz gain, hainbat elementu izango ditugu eskura. Jokoa doakoa da baina, nahi izanez gero, dendan osagarri berezi asko erosi ahal izango ditugu. Aipatzekoa da Panchinco mini-joko bat dakarrela, japoniarrek oso gustuko dutena. Harrapatuko zaituen estrategia joko gomendagarria da, Tower Defense deritzon estilokoa.