Samsung Galaxy Note 7 mugikorra baduzu, ez piztu!

Samsung Galaxy Note 7 mugikorra baduzu, ez piztu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/samsung-galaxy-note-7-mugikorra-baduzu-ez-piztu/@@download/image/gaztezulo-samsu_1476177274.jpg
2016/10/11
berria
Samsung etxeak ohartarazi du akats larri bat duela mugikor berriak; su hartu dezake piztuta. Arazoa ikertzen ari dira.

Galaxy Note 7 mugikor guztiak itzaltzeko eta ez erabiltzeko eskatu du Samsung etxeak. dirudienez, konpainiaren telefono berriak akats larri bat du, eta su hartu dezake. Dagoeneko badira arazo hori jasan duten erabiltzaileak. Samsungek ohartarazi du mugikor mota horietako ale guztiak direla arriskutsuak, baita konpondutakoak ere.

Irailaren 10etik isilpean izan da Samsung, eta aste honetan argitaratu du abisua. Galaxy Note 7a 2.5 milioi lagunek erosi dute salgai jarri zutenetik, eta irailean erabiltzaileei konponketak egitea gomendatu zien etxeak. Ondoren, mugikor horiek seguruak zirela adierazi zuen.

Abuztuak 19 jarri zituen salgai Samsungek telefono berri hauek, Apple etxearen Iphone 7ari konpetentzia egiteko asmoarekin. Hilabete gutxitan bitan horren arazo larriak eragin izana ezbaian utzi du Samsung etxea, eta galera handiak izan ditu. Oraingoz ez dute arazo larriaren zergatia eman, eta ikertzen jarraitzen dute. Dagoeneko Korean, Taiwanen eta AEBetan eman dira kasu larrienak.