Same Old

Same Old https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
albiste-laburra
Same Old
Gasteizko seikotea Tolosako Bonberenea estudioan sartu berri da euren hurrengo diskoa grabatzeko. Aurrenekoak ingelesez izan baziren ere, azkenaren ildoa jarraituko du taldeak eta Cabeza Voladora deituko duten lana gaztelaniaz izango da. Mars Voltaren ikasle finenak bezala definitu izan dituzten musikariek hainbat urtetako isiluneari amaiera jarriko diote horrela.