Samba

Azkenaldian probatu dudan aplikaziorik interesgarrienetakoa. Bideo bat grabatu, lagun bati bidali eta bere erreakzioa ikusteko aukera ematen du. Funtzionamendua oso erraza da. Lehenik, bideo bat grabatu eta nahi dugun lagunari bidali behar diogu. Lagunak bideoa irekitzen duenean, bere Smartphone-aren aurreko kamera aktibatuko da, eta horrela, bideoa ikusi bitartean jartzen duen aurpegia grabatuko du aplikazioak. Amaitzeko, guk lagunaren erreakzioaren bideoa jasoko dugu. Noski, bi lagunek izan behar dute aplikazioa instalatuta.