Samariarrak emazte bila

Samariarrak emazte bila https://www.gaztezulo.eus/albisteak/samariarrak-emazte-bila/@@download/image/kfar_luza_1389183696.jpg
2014/01/10
albiste-laburra
Samariarrak emazte bila
Kfar Luzan, Bedeinkapenen Mendiaren magalean, Israelek okupatutako Zisjordaniako lurretan, alegia, bizi dira samariarrak. Erromatar Inperioaren garaian milioi bat lagun baziren ere, egun soilik 750 kidek osatzen dute sinesmen erlijioso hertsiak dituen komunitatea. Taldearen biziraupena ziurtatzeko, kideen arteko harremanak bultzatu zituzten 70eko hamarkadan, baina gene berdinen arteko nahasketek malformazioak eragin zituzten orduan jaiotako haurren %30ean. Horregatik, komunitatetik kanpokoak diren eta beren borondatez samariarrekin bizitzea onartzen duten andrazkoengana jotzen dute orain, Europa ekialdeko neska gazteak gehienak.