Samararen itzulera

2002an, Gore Verbinskik azken urteetako beldurrezko filmetako pertsonaiarik gogoangarrienetakoa aurkeztu zigun, Japonian jatorri zuen eta telebistatik mundu errealera ateratzen zen Samara. The Ring urteko filmik arrakastatsuenetakoa izan zen. 2005eko jarraipenak ez zuen maila bera eman, ordea. Hirugarren filma bidean da; urte amaieran estreinatuko da. 3 días filmak Hollywoodeko ateak ireki dizkion Francisco Javier Gutiérrez espainiarrak zuzenduko du.