Sällbo, etxebizitza pertsona heldu batekin elkarbanatzea alokairu merkearen truke

Sällbo, etxebizitza pertsona heldu batekin elkarbanatzea alokairu merkearen truke Suediako mugimendu honek gazteak eta zaharrak konektatu ditu modu harrigarrian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sallbo-etxebizitza-pertsona-heldu-batekin-elkarbanatzea-alokairu-merkearen-truke/@@download/image/sallbo_nyhet_webb-1.jpg
2020/02/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Suediako mugimendu honek gazteak eta zaharrak konektatu ditu modu harrigarrian.
Sällbo, etxebizitza pertsona heldu batekin elkarbanatzea alokairu merkearen truke

Suediarrek bakardadea sufritzen dute. Herrialdeko gazteen %80 bakardadearen ondorioak pairatzen dituzte, eta egoerari aurre egiteko etxebizitza sistema berria jarri dute martxan Helsinborg-en. Sistema honen helburu nagusia bizilagunen arteko harremanak sustatzea da, eta horrela jaio da gazteak eta helduak etxebizitza elkarbanatzeko esperimentua: Sällbo.

Terminoak bizitza elkarbanatzeko kide izateari egiten dio erreferentzia; säll (kide) eta bo (bizitza). Hala, gazte suediarrak 70 urtetik gorakoekin etxea elkarbanatzen hasi dira, elkartrukean abantaila ugari topatuz. Alde batetik, gazteek alokairu merkeagoa ordaintzen dute, eta bestetik bakardadea pairatzen dute bai gazteek zein helduek, elkarri lagunduz eta komunitateak sortuz. 

Ekimen hau 2019an egindako inkesta batek argitaratutako datuen ondorioa da. Inkesta horren arabera, 18-34 urte bitarteko 10 gazte suediarretik 8 bakarrik sentitzen dira, eta aldi berean, 70 urtetik gorako gehienak bakarrik bizi dira. Bi arazo sozialei irtenbide bakarra emateko aukera da Sällbo.