Salamanca

Salamanca https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
albiste-laburra
Salamanca
Hiriko arkitektura entzutetsuak badu gordeta nolabaiteko inkoherentzia deigarri askorentzat barregarri suertatuko dena. Hiriko katedral gotikoaren iruditerian astronauta bat dago harrian zizelkatuta. Horrek ez du esan nahi 1513 eta 1733 urteen artean eraikuntza lanetan ibili zirenak etorkizuna asmatzeko modua zutenik. Kontua da 1992an eraikuntza berritu zutenean gehitu zutela irudi hori. Ohitura da halako berrikuntzak egiten direnean egileak bere marka pertsonala uztea, eta Salamankako katedralaren kasuan aproposa iruditu zitzaien garai barrokoarekin bat ez datorren astronauta irudikatzea.