Saioa Fdez. de Arangiz "Euskal kazetaritzak irakurleak behar ditu"

Bilbon jaio zen arren, Gasteizen bizi da eta bertako 'Geu' elkarteak duela zenbait
hilabete abiatu zuen 'Hirinet' atariko kazetaria eta arduraduna da.
Argazkigintza ikasitako kazetaria zara, zein duzu kuttunago?
Irudiek askotan hitzek baino informazio gehiago igortzen dute, sentsazioak adierazten dituzte. Lanerako tresna ez ezik, zaletasuna da, beraz, aukeratu behar badut, argazkigintza.
Irakaslea ere izan zara...
Polita eta dibertigarria da argazkigintzaren trikimailuak eta magia besteei erakustea.
"Geu" aldizkaritik "Hirinet" atarira salto. Bete al duzue erronka?
Etorkizun hurbilean Hiri aldizkaria argitaratu nahi dugu, hortaz, oraindik bidea dugu egiteko.
Zer du ezinbertzeko euskal kazetaritzak?
Euskararen presentzia handiagoa eta euskararen aldeko apustua gaztelerazko hedabideetan, batez ere egunkarietan eta irratietan. Irakurleak edo kontsumitzaileak ere falta dira.
Nor miresten duzu?
Ama, izugarrizko pazientzia du!
Eta kazetari bat aukeratu beharko bazenu?
Beti gustatu izan zait Xabier Madariaga.
Zein da zure txokorik kuttunena?
Arabako iparraldean dagoen Bitoriano herriko aitona-amonen etxea. Txikitan han pasatzen nuen uda eta gaur egun ere abuztuko ilunabar freskoak izugarri gustatzen zaizkit.
Zure hozkailuan ezin da falta
Kafearekin hartzeko esnea, tomatea eta mozzarrella gazta.
Ez duzu sekula ahaztuko
Bidaietako paisaiak, amonaren patata tortilla, nire katuak ikusi nituen lehenengo eguna, Londresen lagunekin eman nuen uda asko dira!
Eta, amaitzeko, aitortu dezakezun ametsik?
Munduan barrena lasaitasun osoz bidaiatzea, denboraren eta betebeharren ardura gainetik kenduta.