Saioa Alkaizak irabazi du Sahararen aldeko bertsopaper lehiaketa

Saioa Alkaizak irabazi du Sahararen aldeko bertsopaper lehiaketa 'Sahara Isiltasun Konplizerik Gabe' bertso-sorta sentsibilitatez betetakoa dela azpimarratu du epaimahaiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/saioa-alkaizak-irabazi-du-sahararen-aldeko-bertsopaper-lehiaketa/@@download/image/Saioa-Alkaiza-bertso-jardunean.-arg.-Joseba-Zabalza-1-2048x1410.jpg
2022/06/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'Sahara Isiltasun Konplizerik Gabe' bertso-sorta sentsibilitatez betetakoa dela azpimarratu du epaimahaiak.
Saioa Alkaizak irabazi du Sahararen aldeko bertsopaper lehiaketa

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak Espoliazioaren aurkako artea proiektua jarri zuen martxan udaberrian. Alde batetik, maiatzean eta ekainean boluntarioekin eta lagunekin batera horma-irudi erraldoia sortu eta margotu dute, Gasteizko Zaramaga auzoko Mendoza kaleko 16. zenbakian.

Beste aldetik, espoliazioaren gaiarekin lotuta, martxoan bertsopaper lehiaketa jarri zuten martxan Arabako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean. Hainbat bertso-eskoletan hitzaldiak eman zituzten jendea parte hartzera animatzeko, eta maiatzaren amaierarako ia dozena bat bertso-sorta iritsi ziren.

Lan horien guztien artean Saioa Alkaizaren Sahara Isiltasun Konplizerik Gabe bertso-sortari eman dio saria epaimahaiak. "Sentsibilitatez beteriko bertsoak" direla nabarmendu dute. Alkaizak txapela dotorea eta Tindouferako bidaia eskuratuko ditu.

Gaur horma-irudia inauguratuko dute, 18:30ean, eta irabazleari saria eta txapela emango diote. Ondoren, Julio Soto, Paula Amilburu, Miren Artetxe, eta Unai Anda bertsolarien saioa izango da. Eta, azkenik, musikarekin borobilduko dute ekitaldia.