Saio didaktikoak Bertsolari Txapelketa Nagusiaz

Saio didaktikoak Bertsolari Txapelketa Nagusiaz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/saio-didaktikoak-bertsolari-txapelketa-nagusiaz/@@download/image/20102232167Elizasu.jpg
2012/12/13
berria
DF bertsozale eskola egingo dute martxoan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. 2009ko txapelketa nagusia aztertuko dute hainbat ikuspegitatik.

Andoni Egaña bertsolariak hitz egingo du lehen saioan, martxoaren 4an. Unai Elizasu-argazkian- eta Maite Berriozabal gai jartzaileen txanda izango da martxoaren 11n. Agin Rezola eta Iñaki Aurrekoetxea kazetariek beren ikuspegia emango dute martxoaren 17an eta azken saioan, martxoaren 24an, Eider Rodriguez idazleak eta Asier Altuna zinemagileek txapelketari buruzko iritzia emango dute. Izena emateko 15 euro ordaindu behar dira. Informazio gehiago nahi duenak e-posta bidal dezake kultura@plateruena.net helbidera.