Saint-Germain de Prés Café

Kafetegi, hotel, jatetxe edo taberna asko, azken boladan, musika bildumak kaleratzen ari dira. Ez dakit moda berria ote den, musikari ematen dioten garrantziaren seinale edota propaganda hutsa den. Bost axola. Gauza da inoiz bisitatuko ez dugun kafetegi batek jazza omendu nahi izan duela, elektronikaren bitartez. Horretarako, besteak beste, De-Phazz, Jazzanova, St. Germain edota Barrio Jazza Gang bezalakoen musika bildu dute. Kafea gustatzen hasiko al zaigu orain?