Sailing to Philadelphia

Sailing to Philadelphia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sailing-to-philadelphia/@@download/image/2p12-4.jpg
2000/11/03
kritika
Testua: Asier Leoz
Mark Knopfler
2.zenbakia
Berea gizon bakarreko taldea zela esaten zen, nekez ekar dezake, beraz, ezusteko handirik bakarlari moduan. Knopflerrek ondo daki zer gustatzen zaien bere zaleei, eta horixe da lan honek dakarrena. Goi mailako produkzio lana pop-rock musikak eman duen gitarra soinu ezagunenaren zerbitzura. Sailing to Philadelphia laneko gehienak Dire Straits-en edozein lanetan egon zitezkeen. Hor dirau JJ Cale-ren eta bluesaren eraginak, baita aspaldi gure gizona harrapatu zuten zeltiar doinuenak ere.