Sahararen aldeko Maratoi Solidarioa egingo dute ekainean Donostian

Saharatik Euskadira Kirolean SEK Elkarteak, Donostiako Udal Kirol Patronatuak eta Donostiako Udalak Ciclo Indoor I. Maratoi Solidarioa antolatu dute ekainaren 9an larunbata Donostiako Gasca kiroldegian. Bizikletaren jai solidarioa izango da, bertan lortutako irabaziak Saharako errefuxatuen kanpamenduan kirol zentro txiki bat eraikitzeko erabiliko baitira.
Ehunka txirrindulari bilduko dira ekainaren 9an Donostian, pedal kolpeen bidez Shararekin bat egiteko asmoz. Parte hartzea erabat irekia izango da, eta izena emateko hemen sartu besterik ez duzue egin behar. Kirola, ahalegina, dibertsioa, kooperazioa, talde lana izango dira oinarri egun berezian.
Goizeko 10:00etan hasiko dira lasterketak, eta 13:00ak bitarte, lehen txandan, hainbat txirrindulari ospetsu arituko dira. Ondoren, 16:00etatik 19:00etara bigarrenarekin abiatuko dira, eta azkenik, 20:00etaik 21:30etara Master Class irakasle guztiek hartuko dute parte, Dj Edmunden musikaz eta argi jokoez lagundurik.
Parte hartzaileek, gainera, janaria, ura, doako aparkalekua, haurrentzako begiraleak, hainbat zozketatan parte hartzeko aukera eta beste hainbat zerbitzu izango dituzte eskura.
Ekintzetan jasotakoaren errefuxiatuen kanpamenduan kirol zentro txiki bat eraikiko dute, SEK Saharatik Euskadria Kirolean elkartearen lanari esker. Beraz, animatu eta hurbildu primeran pasa eta ekintza solidarioan parte hartzera.