Sagarrudarea

Sagarrudarea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sagarrudarea/@@download/image/2012749847Zur_Lur_Sagarrudarea.jpg
2012/12/13
berria
Sagarrudarea
Mark & Spencer supermerkatu kate britainiarrak fruitu aldaera berri bat jarri du salgai bere dendetan: sagarraren eta udarearen arteko hibridoa da, lehenengoaren zaporea eta bigarrenaren azala baititu. Zeelanda Berrian hazten dute Europako eta Asiako hainbat mota gurutzatuta, eta momentuz behintzat, nahiko garestitxo dago: kasik 1,5 eurotan pieza bakoitza.