Sagardotegiak, denboraldia salbatzeko ahaleginean

Sagardotegiak, denboraldia salbatzeko ahaleginean Txotx gabe eta eserita, baina sagardotegietara itzultzeko aukera izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sagardotegiak-denboraldia-salbatzeko-ahaleginean/@@download/image/unnamed.jpg
2020/05/29
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Txotx gabe eta eserita, baina sagardotegietara itzultzeko aukera izango da.
Sagardotegiak, denboraldia salbatzeko ahaleginean

Denboraldia ia osorik galdutzat emana zuten sagardotegiek aurten; denboraldian bete-betean sartuta zeudela iritsi zen COVID-19ak eragindako osasun krisia, eta hala, ateak itxi behar izan zituzten. Askok online saldu dute erositako janaria, galdu ez zedin; orain, 2. fasean sartuta, batzuk irekitzera animatuko dira.

Aforoaren erdia errespetatuz; kanpoko terrazetan zein barrualdean esertzeko aukera eskainiko dute, baina ez da ohiko sagardotegi esperientzia izango. Txotx egin ordez, mahaietan harriko dituzte sagardo botilak, eta mahaietan eserita egon beharko dute bezeroek. Dena den, noizbehinka txotx-era deituko dute, beti ere talde txikitan eta distantziak errespetatuz.