Sagardoa eta rock & rolla

Sexua, droga eta rock & rolla, dio esaerak. Gurean, droga preziatuenetakoa sagardoa da eta, hain zuzen, hori rock & rollarekin nahastea erabaki dute Sagarrondotik 2003 ekimenekoek. Eta sexua? Norberak bilatu behar, baina Hernanin, ziurrenik, ez da aukerarik faltako.
Martxoaren 21, 22 eta 23an Sagarrondotik 2003 ekimena egingo da Hernanin. Ekimen honek sagardoaren kultura bultzatzea du helburutzat. Horretarako, lehenengo aldiz, Hernani, Urnieta, Usurbil eta Astigarragako Udalek, Hernaniko Sagardoaren Kofradiak, sagardogile ugarik eta beste hainbat lagunek bat egin dute. Ekimenak adin guztietako jendearentzat du erakargarritasuna, baina batez ere gazteentzat izugarrizko eskaintza izango da.
Hernanin asteburu osoa igarotzeko etxerik ez duzula? Ez kezkatu, antolakuntzaileek lo egiteko 2.000 lagunentzako gunea jarri dute; dutxak, motxila gordetzeko lekua eta abar izango dira. Lo egiteko lekua eta kontzertuetarako sarrerak 22 euroren truke lortu ahal izango dira. Aspertzeko betarik ez da izango. Kontzertu ikusgarriak, euskal produktuak dastatzeko aukera, bufalo jatea, diskofesta... Guztia musikaz, kirolaz eta nola ez, sagardoz bustita.
Martxoak 21, ostirala
21.30ean frontoian: Sagarrondotik 2003 ekimenaren hasiera. Dantza herrikoen erakustaldia.
22.30ean karpa erraldoian: Kontzertua. Raimundo Amador, Desmond Dekker, Fundacion Tony Manero, La Polla eta Gatibu. Aurretik, 12 euro; bertan, 15.
Martxoak 22, larunbata
12.00tan, karpa erraldoian: Sagardo erakustaldi erraldoia. Taloak, mondejuak, txorizoa, odolkia, piperrak, bakailaoa eta gazta bezalako produktuen dastaketa. Atzerriko delegazioei harrera ere egingo zaie, eta giroa berotzeko joaldunak, bertsoak, dantzak, jotak izango dira. Sarrera edalontziaren truke.
17.00etan, frontoian: Profesionalen pilota partida.
20.00tan karpa erraldoian: Kuraia, Kiko Veneno, Gari, Potato eta Mallacan. Aurretik, 12 euro; bertan, 15.
Martxoak 23, igandea
Herrian: Artisauen eta euskal produktuen azoka. Sagardogileen standak.
11.etatik aurrera karpa erraldoian: Herri kirolak, errekorra hausteko saio eta guzti; bufalo eta txekor jatea; I. Euskal Herri osoko sagardo dastaketa; bertsolariak eta sagardo onenen enkantea. 30 euro.
17.00tan frontoian: Takolo, Pirrintx eta Porrotx eta Txan magoa. 3 euro.
19.00tan frontoian: Diskofesta, alkoholik gabeko gunean. 3 euro.

Egitaraua