Sagardo Astea egingo dute Igartubeiti Baserri Museoan

Sagardo Astea egingo dute Igartubeiti Baserri Museoan Bisitariek sagarraren prentsaketa aurrez aurre ikusi ahal izango dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sagardo-astea-egingo-dute-igartubeiti-baserri-museoan/@@download/image/image_large (1).jfif
2022/10/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bisitariek sagarraren prentsaketa aurrez aurre ikusi ahal izango dute.
Sagardo Astea egingo dute Igartubeiti Baserri Museoan

Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri Museoak Sagardo Astearen XXI. edizioa ospatuko du bihartik urriaren 14ra bitarte. Astebe horretan antzerkiak, kirikoketa erakustaldiak eta sagarraren ziklo naturalaren inguruko erakusketa izango da, besteak beste. Igartubeitira bertaratzen direnek dolarea martxan ikusi ahal izango dute, eta sagarraren prentsaketa aurrez aurre bizi.

Urriaren 8, 9 eta 12ko sagar-jotzeetan kirikoketa talde bat izango da. Sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua da kirikoketa. “Sagar joaleak”, Igartubeitik antolatutako eta Juan Mari Beltranek eskainitako lantegi batzuetan sortutako taldeko partaideak izango dira.

Bestetik, bertan bizitako pertsonaien bitartez ere ezagutu ahalko da Igartubeiti baserrian. Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak eta Amaia Ruiz de Galarreta aktore tolosarrak, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortaberria familia antzeztuko du. Asteburuan eta jaiegunetan izango da, 11:15etik aurrera.

Gainera, sagarra protagonista izanik, Igartubeitiko sagarrondoetako sagar mota ezberdinen erakusketa ere izango da.

Plazak mugatuak direnez, aurrez eman behar da izena 943 72 29 78 / 72 51 07 telefono zenbakietara deituta edo  igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera mezua bidalita.