Sabotage!! *

Sabotage!! * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sabotage/@@download/image/2p46-1.jpg
2000/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendariak: Esteban eta Jose Miguel Ibarretxe. Aktoreak: David Suchet, Stephen Fry, Alexandra Vandernoot, Dominique Pinon. Generoa: komedia. Herrialdea: Euskal Herria. Urtea: 2000. Iraupena: 97 minutu
2.zenbakia
Sabotage!!   *
Waterlooko bataila famatua hartu zuten oinarri Ibarretxe anaiek film zoro honetan. Hala, Ibarretxetarren arabera, Europako historia aldatu zuen bataila esanguratsuenaren benetako zioa emakume eder bat izan zen. Antza denez, Napoleon gonazaleak eta Wellington duke mozkortiak Lady Ewina espioi erakargarriaren maitasuna bereganatzeko egin zuten-eta borroka Waterlooko zelaietan. Aktore talde bitxia biltzen duen komedia surrealista da. Ikusleek bizkar eman zioten. Kritikariek, zer esanik ez. Korsikarraren porrota baino handiagoa izan zen Ibarretxetarrena, zinez.