S.A.: Garai ilunak

Soziedad Alkoholika talde gasteiztarrak "Tiempos Oscuros" izeneko diskoa atera berri du, Locomotive zigilu independentearekin. Katarain estudioetan grabatu dute, Haritz Harreguy ekoizlearekin, eta masterizazio lanetan Marilyn Manson, Rob Zombie edota Ministry taldeekin jardundako Tom Baker aritu da.
Azken diskoan, ohiko formula eskaintzen dute arabarrek: hardcore azkarra eta metal ukituak. Baina, ezbairik gabe, S.A.k estilo pertsonala lortu du. "Diskoak aurrekoak baino rock kutsu handiagoa izango zuela uste nuen, baina aldaketa ez da hain nabarmena; SAren soinua du", argitu digu taldeko abeslari Juan Aceñak.
SA-ko lagunak duela 15 urtetik dabiltza musika munduan, oraingoa hamargarren diskoa da, baina ilusioak ez du behera egin. Azken hilabeteotan jasandako boikotak ere ez du taldearen ilusioan eraginik izan. "Gura duguna adieraztea ezagutzen dudan sentsaziorik onenetarikoa da", dio Juanek. Hala, oraingoan ere berriro hitz zorrotzak entzun daitezke S.A.ren diskoan. Torquemada modernoentzat buruko mina! 1988. urtean jaio zen S.A, eta garai hartan hardcore-aren eta kultura alternatiboaren inguruan sortutako mugimendua faltan botatzen du egun Juanek: "Kontzertuak oso basatiak ziren". Dena dela, leku polita erdietsi dute musika arloan, eta horrek ekipo eta teknikari onekin lan egiteko bidea zabaldu die, Juanen hitzetan, "soinu kalitatea areagotuz".
Esparruaren krisialdia
Euskal Herriko egungo musika panoramaz ere berba egin digu Juanek. "Talde asko daude, baina ideia pertsonal gutxi dute. Kuraia eta Jousilouli-z gain, aspalditik ez nau ezerk harritzen". Mil A Gritos disketxeko arduradunetako bat denez, Juanek ederki ezagutzen du musikaren egoera, eta esparrua krisialdian dela dio. "Merkatuaren krisia pairatzen ari gara, eta une honetan euren diskoak autoproduzitu nahi duten taldeei geure azpiegitura eskaini besterik ezin dugu egin", dio Aceñak.
Krisialdiak krisialdi, eta boikotak boikot, indartsu jarraitzen du taldeak, eta datozen hilabeteetan Euskal Herrian zuzenekoetan ikusteko aukera izango dugu, Hamlet, taldearekin. On egin!