S. Goyer zuzendari lanetan

S. Goyer zuzendari lanetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/s-goyer-zuzendari-lanetan/@@download/image/david_s_goyer_t_1367580699.jpg
2013/05/06
albiste-laburra
S. Goyer zuzendari lanetan
Superheroi komiki bat moldatu beharko bazenu, gidoia idaztea ziurrenik David S. Goyerri eskatuko zenioke. Christopher Nolanen Batman eta Blade trilogiak nahikoa ez eta Supermanen reboota ere, Man of Steel (2013), berak idatzi du. Baina, idazteaz gain, zuzentzea ere gogoko du Goyerrek. Hala, bi film ditu agendan. Lehenak Hellsing manga japoniar arrakastatsua irudi errealetan jarriko du. Eta bigarrenak Alexandre Dumas idazlearen The Count of Monte Cristo (1845–1846) eleberria eraberritu eta publiko guztientzako modukoa bihurtuko du.