Ryan Gosling: Seduktorea gizontze bidean

Zeinen ume moñoñoa. Ilehoria, begi urdinak eta inoiz plater bat apurtu ez duenaren aurpegia. Eskolan liskar bat baino gehiago izan zuen, ordea, eta amak etxean hezi behar izan zuen.
Zer egiten zuen, baina, horren ume maitagarriak etxean sartuta? Hegazkina hartu, Orlandora (AEB) jaitsi eta The Mickey Mouse Club arrakastatsura froga egitera eraman zuen amak hamar urte zituela. Han, Britney Spears, Christina Aguilera edota Justin Timberlakerekin batera, aurkezle, antzezle, dantzari, kantari aritu zen. Eskolarik ez zuen hartu, baina espektakulua zer zen ikasi zuen, alajaina.
Lagunak poparen bidean utzi eta Los Angelesera alde egin zuen Ryanek. Umekeriak ahaztu eta The Believer (2001) lehen paper protagonistan, nazi bihurtzen den gazte judutarraren azalean harrituta utzi zituen kritikariak. Nerabekeriak ere alde batera uzteko, aldiz, ondo etorri zitzaion Barbet Schroederren Murder by Numbers (2002) thriller psikologikoan parte hartzea. Are gehiago bi urtez bikote izango zuen Sandra Bullock ezagutzea.
Emakume heldu ederraren trikimailuak ez zion Ashton Kutcherri eman zion oihartzunik eman, ordea. Hala, Bullock utzi eta Rachel McAdamsi The Notebook (2004) hunkigarrian eman zion euripeko musua izan zen Hollywoodeko bikote coolenen zerrendan jarri zuena. Bikoteak iraun zituen hiru urteetan egin zituen film guztietan sariren baterako izendatu zuten, aipagarriena: Half Nelson (2006). Institutuko irakasle drogazalearen paperagatik Aktore Onenaren Oscar sarirako ere izendatu zuten.
Xarma berezia du mutilak. Bere lilurapean erori diren azkenak Blake Lively eta Olivia Wilde etorkizuneko izar ezin ederragoak dira. Baina bizitza sentimental mugituak lanean ere izango du eraginik eta Eva Mendesen besotan aurkitu du egonkortasuna. Badirudi funtzionatzen duela. Hasteko, Donostiako Zinemaldian ikusi berri den Drive indartsua. Jarraitzeko, hilabete honetan estreinatuko duten Crazy, Stupid Love sexya. Eta amaitzeko, George Clooneyren The Ides of March thriller politikoa. Hara, badu ba Clooneyren tankera. Gizon bihurtzeko ordua ote? Filmaren poster zoragarria ikusi besterik ez dago.