Rush

1 Formulako denboraldi gogoangarrienetakoa izan zen 1976koa, batez ere, Niki Lauda eta James Huntek bizitako lehia gogorragatik. Alemaniako Sari Nagusian istripu larria izan zuen Laudak, baina bizirik ateratzea lortu eta azken lasterketara hiru puntuko abantailarekin heldu zen. Japonian, Fujiko zirkuituan, pilotuen segurtasuna arriskuan jartzen zuen euri bortitzpean jokatu zuten munduko txapelketako titulua.