Rural Zombies taldeak agur esan du

Rural Zombies taldeak agur esan du “Agur esateko gatoz” esaldiarekin jakinarazi du taldeak sare sozialen bidez beren ibilbidea bertan behera uzteko erabakia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rural-zombies-taldeak-agur-esan-du/@@download/image/Captura de pantalla 2019-09-05 a la(s) 07.50.57.png
2019/09/05

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

“Agur esateko gatoz” esaldiarekin jakinarazi du taldeak sare sozialen bidez beren ibilbidea bertan behera uzteko erabakia.
Rural Zombies taldeak agur esan du

2014tik dugu Rural Zombies-en berri eta ordutik hainbat eta hainbat musikazalek hartu dute gozamena euren musikarekin, horregatik aipatu dute erabaki gogorra bezain tristea izan dela. Uzteko erabakiaren arrazoien artean aitortu dute musikari profesionalak ez direnez euren lanbideekin askotan bateraezina izan ohi dela taldeak eskatzen duen exijentzia. Ondorioz, taldeak egun duen maila mantentzea zail ikusten dutenez taldearen ibilbidea amaitutzat eman dute. Aurten azken hiru kontzertu eskainiko dituzten Donostian, Bilbon eta Madrilen, ez galdu talde zestoarrarekin dantzatzeko azken aukerak! Hemen zabaldu duten eskutitza:

Agur esateko gatoz.

Rural Zombies-ek bere musika ibilbidea bertan behera uztea erabaki duela jakinarazi nahi dizuegu. Erabaki gogorra zein tristea da, baina bizitzak batzuetan horrelako gauzak dakartza. Gu ez gara musikari profesionalak, eta batzuetan gure benetako lanbide, bizitza zein beharrizanek taldeari eskaini nahi dioguna baino denbora libre gutxiago uzten digute. Taldeak merezi duela uste dugun maila mantentzeko adinako denborarik ez digute uzten gure eguneroko behar horiek, eta horregatik, erabaki arrazoizkoena taldearen ibilbideari amaiera ematea dela erabaki dugu.

Ondorengo hauek azken kontzertuak izango dira zuei agur esan eta gure esker ona adierazteko. Urte hauetan eman diguzuen guztia eskertu nahiko genuke agurreko kontzertu hauetan, nahiz eta zuen eskutik jaso duguna ezin izango dizuegun sekula itzuli.

Gure ibilbidean bidelagun izan eta taldeari beren ekarpena egin dieten guztiei ere gure eskerrik beroena adierazi nahi diegu.

Eskerrik asko guztiagatik. Ahaztezina izan da.

Aratz, Julia, Luken, Manu eta Marcos.

Azken kontzertuen inguruko informazioa:

Urriak 5 - Donostia / Dabadaba / + Ezpalak
http://tickets.dabadabass.com/web/…

Urriak 12 - Bilbao / BEC! / + Izaro + Belako
https://www.eitb.eus/…/eitb-tald…/eitb-jaia/sarrerak-gaztea/

Urriak 25 - Madrid / Moby Dick / + No Wolf
https://www.wegow.com/es…/conciertos/rural-zombies-en-madrid