Runrun.eus, mendi lasterketetarako app berria

Runrun.eus, mendi lasterketetarako app berria Xabier Kantsau gasteiztarrak sortu berri du; zeren zain zaude probatzeko? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/runrun-eus-mendi-lasterketetarako-app-berria/@@download/image/D802B7F4-DBDC-4E93-9B3C-075FD1E5225F.jpeg
2018/09/24
albiste-laburra
Xabier Kantsau gasteiztarrak sortu berri du; zeren zain zaude probatzeko?
Runrun.eus, mendi lasterketetarako app berria

Mendi lasterketetan ibili ohi zara? Orduan asko interesatuko zaizu Runrun.eus app berria. Xabier Kantsau kirolari gasteiztarrak sortu du, mendi lasterketen agenda antolatzeko helburuarekin. Oraingoz Android mugikorrentzat diseinatu dute, eta laster egongo da ere IOSentzat.

Lasterketak behar bezala antolatzeko aplikazioa da; lasterketen egunak, datu teknikoak, ibilbideen profilak, izena emateko egunak... urteko denboraldia norberaren beharretara egokitzeko app perfektua! Oraingo Euskal Herrian egiten diren lasterketei mugatzen da, baina dena ondo badoa, mugak gaindituko ditu. Probatzeko prest?