RunLoc

RunLoc https://www.gaztezulo.eus/albisteak/runloc/@@download/image/runloc_1389187506.jpg
2014/01/10
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android-iOS
147.zenbakia
RunLoc
Runloc lasterketetako partaideak denbora errealean geokokatzeko eta egiten ari diren denborak ikusteko aplikazioa da. Datu horiek guztiak lortzeko korrikalariak soinean duten txipaz baliatzen da. Funtzionamendua oso erraza da: jarraitu nahi dugun lasterketaren gainean klikatuz bi aukera izango ditugu, ‘Denbora taula’ eta ‘Jarraitu lasterketa’. Lehenengoan, jarraitu nahi dugun korrikalariaren izena bilatu eta bere denbora partzialak ikusiko ditugu. Bigarren aukeran ordea, mapa batean ikusiko dugu lasterkariaren geolokalizazioa.