Run Fast

Run Fast https://www.gaztezulo.eus/albisteak/run-fast/@@download/image/run_fast_1380798477.jpg
2013/10/07
kritika
Testua: Leire Palacios
The Julie Ruin
144.zenbakia
Bikini Kill eta Le Tigre taldeetako frontwoman-aren ezizena da Julie Ruin. 1998an bakarkako lan bat ateratzeko erabili zuen arren, Kathleen Hannah-k 2010an izenari The hitza gehitu, talde osoa osatu eta oholtza gainean jarri zuen estreinakoz proiektu berri hau. Run Fast da 2013ko irailean entzun ahal izan dugun taldearen lehen estudioko emaitza. Riot grrrl, electroclash eta punk rock hirutasunari leial, pogo estilora dantzatzera animatzen duten doinuei Hannah-ren interes propioetan errotutako letrak gehitu behar zaizkio. Entzulearentzat langa non jarri ez dago argi; talde berrien edo ibilbide luzeko artisten ezaugarri bezala ulertu behar dira diskoaren gora-beherak? Modu batera edo bestera, arestian aipatutako bi taldeetatik edaten duen The Julie Ruin-ek ez du hutsik egiten.