Rugby Eguna egingo dute bihar Tuteran

Nafarroa Oinez 2013ren alde, Rugby Eguna antolatu dute bihar Tuteran. Herriko Nelson Maldela estadioan hiru partida jokatuko dituzte goizeko 12:00etan hasita, eta sarreren bidez bildutako dirua Argia Ikastolari laguntzera bideratuko dute.
Geroz eta gutxiago falta da Nafarroa Oinez 2013rako, baina tuterarrak aspaldi hasi ziren motorrak berotzen; ekainaren 22an, esaterako, Oinez 2013 Kontzertua antolatu zuten herriko zezen plazan, eta Fermin Muguruza, Zuloak eta Las Culebras taldeetako kideek beren onena eman zuten Argia Ikastolaren alde.
Hilaren 31n, ostirala, Rugby Eguna egingo dute herrian. Goizean goizetik hasita, errugbiaren zaleek eta horren zaleak ez direnek kirola praktikatzeko eta ikusteko beta izango dute herriko Nelson Mandela estadioan.
Eguerdiko 12:00etan beteranoen partida jokatuko da, Gigantes Navarra eta La Unica taldeak ariko dira aurrez aurre. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, andrazkoek hartuko diete erreleboa, eta Euskarians Iparralde eta Hegoalde irtengo dira zelaira. 19:00etan, azkenik, uneotan Kopako txapelduna den Ordizia Rugby eta European Challenge Cupen parte hartu duen Gernika Rugby Taldea lehiatuko dira.
Urrira bitartean
Ekitaldiekin jarraituz, irailaren 7an Futbol Txapelketan egingo dute Santa Quiteria kiroldegian, eta hilaren 14an Maria Bayo sopranoak kontzertua eskainiko du Gaztambide Antzokian. Batean zein bestean lortutako irabaziak Argia Ikastolari laguntzera bideratuko dituzte, 28 urte luze baitaramatza Erriberako haur eta gazteak euskalduntzen.