Rufoh: "Euskal rap eta beatboxak badu jarrera, badu garra"

Rufoh: "Euskal rap eta beatboxak badu jarrera, badu garra" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rufoh-quoteuskal-rap-eta-beatboxak-badu-jarrera-badu-garraquot/@@download/image/fotomaton_149_1393935834.jpg
2014/03/10
elkarrizketa
Ruben Mateo ‘Rufoh’ (Barakaldo, 1990) Euskadiko beatbox txapelduna izateaz gain, 121 Krew eta Patrol Destroyers taldeetako kidea ere bada. Lanean jarri dugu bizkaitarra, eta erantzunak rapean eman dizkigu.


Norekin konpartituko zenuke gustura agertokia?
Ehuntahogeitabatekin, egin bezala hamazazpi urterekin.

Eta kontzertu ondorengo parranda?
Haiekin, eta erre Bilbo edo Armintza edo Barna, betiko parranda!

Agertokira igo aurretik…

Mania berezirik ez, beti igotzeko prest.

Eta beroketak, nola prestatzen duzu ahotsa beatbox egiteko?
Edari hotzik ez hartu, eta kontzertuaren ostean ikusiko zaitut!

Nongoak dira euskal beatbox jarraitzaile sutsuenak?

Inortxo ere ez dago, auzoko hoolliganak baino zoroago. Aupa ekipo!

Zeri abestuko zenioke gustura?
Nire begiek ikusten dutenari, gezurtia nintzateke bestela ni.

Eta aldiz, zeren inguruan ez zenuke abestirik egingo sekula?
Diruaren inguruan, inoiz ez dudalako izango poltsikoan.

Nor miresten duzu?
Parisen jaiotako beatboxer bat, kristorena bera, KIM izena duena.

Eta aldiz, nor bidaliko zenuke infernura?
Norbait bidaliko banu infernura, hiltzean ikusiko nuke hura, beraz, joan dadila zerura…

Zer falta zaio euskal rap eta beatbox panoramari?
Badu jarrera, badu garra… Agian talde gehiagoren indarra.

Eta zer du soberan?
Lehia sobera dago, behar da talentu gehiago.