“Rudo Bilbao” ***

“Rudo Bilbao” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rudo-bilbao/@@download/image/akatz.jpg
2009/04/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Akatz
95.zenbakia
“Rudo Bilbao” ***
Harrigarria den arren, gutxik jakingo dute, Euskal Herrian badela hamazazpi urtez musika jamaikarra lantzen aritu den talde bat: Akatz. Horrelako talde batek Bilbokoa behar zuen, derrigor. Hiriarekin maitasun-gorroto harremana dutela dirudi, diskoaren izenburua Bilbori eskaintzeaz gain, kantu askotan Bilboko kontuak entzun baitaitezke. Betidanik, taldeak lehentasuna eman dio entzulearekiko harreman zuzenari, eta diskoak kaleratzea, garrantzitsua izan arren, bigarren mailan izan dute. Santanderko A-Lone Muzik estudioetan grabatutako disko honek ska, rocksteady eta early reggaearen usai goxoena dakar.