Rudelari eguna izango da bihar Gernikan

Rudelari eguna izango da bihar Gernikan Ska, rocksteady eta reggae musikaz gozatzeko aukera izango da, eta bertsoarekin ere nahastuko dute bazkal garaian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rudelari-eguna-izango-da-bihar-gernikan/@@download/image/bilbomatiks albiste.png
2023/05/19
Ska, rocksteady eta reggae musikaz gozatzeko aukera izango da, eta bertsoarekin ere nahastuko dute bazkal garaian.
Rudelari eguna  izango da bihar Gernikan

XI. Rudelari Eguna izango da bihar, larunbata, Gernikan. Antolatzaileek azaldu dutenez, edizio honetan ezkutuan geratzen den komunitate handi hori osatzen duten eragileen lana balioetsi nahi dute. Ska, rocksteady eta reggae musika izango da entzungai, eta Gernikako kale eta tabernetan eta baita Astran ere. Egitaraua "mundu guztiari" zuzenduta dagoela nabarmendu dute.

Eguerdian, 13:00etan, Poteo Sound System egingo dute, Arranotik abiatuta. Jarraian, 15:00etan, bertso reggae bazkaria antolatu dute Astran, Lilibertsorekin batera. Reggae doinuak eta bertsoak uztartuko dituzte, beraz, saioan. 

Arratsaldean, 19:30ean, Aterpe tabernan, Bilboko Steady Rockets ska-reggae talde gaztea arituko da. Bestetik, gaueko 22:00etan, Bartzelonako The Moskito Bite taldea izango da Astran. Ondoren, Bilbomatiks taldearen agur birako azken aurreko kontzertua egingo da. Azkenik, Zeppe tabernan after-party bat izango da, Sir Gorka of Mondrarekin.