Rubik jangarria

Ernö Rubik arkitekto hungariarrak 1974an asmatu zuen Rubik kubo ezaguna eta, orain, 35 urte geroago, buru-hausgarriaren aldaera jangarria iritsi da. www.insaneswiches.com atariari esker ezagutu dugu. Pastrami, Kielbasa (poloniar saltxitxa), txerri grasa, salami eta gazta kuboak nahastuta egin dute eta, gutxik galduko dute astia koloreak ordenatzen. On egin!